A) EUSKO JAURLARITZA
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
Arartekoaren ebazpena, 2016ko apirilaren 5ekoa. Horren bidez iradokitzen zaio berriz aztertu ditzala Euskal Autonomia Erkidegoko itundutako ikastetxe publiko eta pribatuetan erdi edo goi mailako heziketa zikloan ikasleak onartzeko jarraibideak.
1281/2014/QC espedientea
Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila
Arartekoaren ebazpena, 2016ko martxoaren 22koa. Horren bidez gomendatu zaio berrikus dezala diru-sarrerak bermatzeko errenta baten etetea, ez baitago horretarako arrazoirik.
1091/2015/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2016ko apirilaren 4koa. Horren bidez gomendatzen zaio berrikus dezala diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako prestazio osagarria ukatzen dituen ebazpena.
1536/2015/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2016ko apirilaren 4koa. Horren bidez gomendatzen zaio berriz aztertu dezala diru-sarrerak bermatzeko errentaren prestazio baten ez berritzea.
686/2015/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2016ko maiatzaren 2koa. Horren bidez gomendatzen zaio diru-sarrerak bermatzeko errenta baten etetea ondoriorik gabe utz dezan.
1330/2015/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2016ko maiatzaren 24koa. Horren bidez iradokitzen zaio gizarte-hezkuntza esku-hartze programa batean parte hartzen ari den familia bati eragiten dioten erabakiak hartzean gizarte-zerbitzuekin koordinatzeko eta Arartekoaren apirilaren 8ko 2/2012 Gomendio Orokorraren edukia kontuan har dezan. Politika publikoetan adingabearen interes nagusia kontuan hartzeko betebeharra; bereziki, diru-sarrerak bermatzeko sisteman; horrez gain, iradoki da, aztertutako kasuan, diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako prestazio osagarria iraungitzeko erabakia berrikusteko.
1259/2015/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2016ko ekainaren 14koa. Horren bidez gomendatu zaio berrikus dezala diru-sarrerak bermatzeko errentarako eta etxebizitzarako prestazio osagarrirako eskaera bat eta ordaindu ditzala dagozkion atzerakinak.
1348/2015/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2016ko ekainaren 27koa. Horren bidez gomendatu zaio berrikusi dezala diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako prestazio osagarri baten iraungipena.
661/2016/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2016ko abuztuaren 23koa. Horren bidez diru-sarrerak bermatzeko errenta baten prestazioaren iraungipena berrikusteko iradokitzen zaio. Diru-sarrerak bermatzeko errenta eskubidea iraungitzeko ondorioak izateko jakinarazpen batek bildu beharreko bermeak ez betetzeagatik eta aurreko jakinarazpenaren edukia espedientean jasota ez egoteagatik iraungi zen prestazioa.
1579/2015/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2016ko urriaren 5ekoa. Horren bidez gomendatu zaio berrikusi dezala diru-sarrerak bermatzeko errentarako prestazio batean egindako murrizketa.
545/2016/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2016ko urriaren 13koa. Horren bidez gomendatu zaio berrikusi dezala diru-sarrerak bermatzeko errentarako prestazio baten ukapena.
1266/2015/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2016ko urriaren 18koa. Horren bidez gomendatu zaio erantzun bat eman diezaion diru-sarrerak bermatzeko errenta bidegabe jasotzeagatik sortutako zorraren harira egindako informazio eskaerari eta zor hori ehuneko txikiago batean zatitzeko eskaerari.
2020/2014/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2016ko urriaren 28koa. Horren bidez iradoki zaio diru-sarrerak bermatzeko laguntza jasotzen zuen familia baten diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako prestazio osagarriaren espedientea eta ordainketa berrikusteko.
1477/2016/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2016ko azaroaren 30ekoa. Horren bidez, Enplegu eta Politiketako Sailari eta, zehazkiago, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari, gomendatzen zaie diru-sarrerak bermatzeko errenta baten zenbatekoa berrikusteko, mailegu pertsonala ezohiko diru-sarrera gisa hartu barik, bai eta oker jaso diren diru-laguntzak itzuli behar izateari buruzko ebazpena ere.
183/2016/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2016ko azaroaren 30ekoa. Horren bidez gomendatu zaio berrikusi dezala diru-sarrerak bermatzeko errenta berritzeko ebazpena.
1192/2016/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2016ko abenduaren 1ekoa. Horren bidez gomendatzen zaio berraztertu dezala diru-sarrerak bermatzeko errenta baten iraungitzea, ez baitago horretarako arrazoirik.
911/2019/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2016ko abenduaren 2koa. Horren bidez iradokitzen zaio diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako prestazio osagarria iraungitzeko ebazpena berrikusteko.
34/2016/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2016ko abenduaren 15ekoa. Horren bidez gomendatzen zaio diru-sarrerak bermatzeko errenta baten iraungipena indargabetzeko, horretarako kausarik ez baitago.
1312/2016/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2016ko abenduaren 16koa. Honen bidez gomendatzen zaio diru-sarrerak bermatzeko errenta baten eta etxebizitzarako prestazio osagarri baten ukapena berrikus dezala.
687/2015/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2016ko abenduaren 20koa. Horren bidez, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak datu pertsonalak babestearen arloan araudia urratu zutela salatzen zuen kexa batean bere esku-hartzea amaitu du Arartekoak.
1668/2016/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2016ko abenduaren 22koa. Horren bidez Sailari gomendatzen zaio berriz azter dezala diru-sarrerak bermatzeko errentaren eteteari eusteko erabakia.
564/2016/QC espedientea
Gobernantza Publikoa eta Autogobernu Saila
Arartekoaren ebazpena, 2016ko abenduaren 20koa. Horren bidez, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak datu pertsonalak babestearen arloan araudia urratu zutela salatzen zuen kexa batean bere esku-hartzea amaitu du Arartekoak.
2437/2016/QC espedientea
Segurtasun Saila
Arartekoaren ebazpena, 2016ko abenduaren 20koa. Horren bidez gomendatzen zaio Ertzaintzaren jokabideari buruzko kexari erakunde honen gomendioekin bat egiten duen tratamendua eman diezaiola eta jokabide horri buruz interesdunak agertutako zalantzak argitu ditzala.
2495/2014/QC espedientea
B) FORU ADMINISTRAZIOA
ARABAKO FORU ALDUNDIA
Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saila
Arartekoaren ebazpena, 2016ko azaroaren 9koa. Horren bidez, Añanako Kuadrillari, Arabako Foru Aldundiko Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Sailari eta Osmako Administrazio Batzarrari gomendatu zaie Osma herrian dauden hiri-hondakinak biltzeko edukiontziak beste leku batean jar ditzatela.
1940/2015/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2016ko abenduaren 22koa. Horren bidez gomendatzen zaio turismo-ibilgailuan garraio zerbitzu publikoa emateko txartel baten esku-aldaketaren baimena berrikusteko, baita administrazio prozedura orokorra ere.
57/2016/QC espedientea
Gizarte Zerbitzuen Saila
Arartekoaren ebazpena, 2016ko abenduaren 21ekoa. Horren bidez gomendatzen zaio Arabako Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak bitarteko funtzionarioek zentro ofizialetan azkenengo azterketara joateko egindako lizentzia-eskaerei emandako tratamendua berrikusteko.
1499/2015/QC espedientea
BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
Gizarte Ekintza Saila
Arartekoaren ebazpena, 2016ko urriaren 10ekoa. Horren bidez gomendatzen zaio prezio publikoa baieztatzea eta berrikustea ezetsi zuen irailaren 17ko 54295/2015 Foru Agindua berrikusteko. Hala, berraztertze-errekurtsoa onestea erabaki zuen 2015eko ekainaren 25eko 38950/2015 Foru Agindua aplikatuz, errekurtsogilearen asmoa aitortzen duen foru agindu berri bat emateko gomendatzen zaio, eta horrenbestez, eguneko 27,89 euroko prezio publikoa ezartzeko, egoitzan sartzen den egunetik.
142/2016/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2016ko abenduaren 15ekoa. Horren bidez iradokitzen zaio azter dezan familia-giroan zaintzeko prestazio ekonomikoa ematea, erabaki horrek ondorioak irailetik aurrera izan ditzan.
1822/2015/QC espedientea
Ogasun eta Finantza Saila
Arartekoaren ebazpena, 2016ko azaroaren 2koa. Horren bidez iradokitzen zaio neurri egokiak susta ditzala seme-alabak beren kargura dituzten familiei zerga-onurak aitortzeko, Ondasun Higiezinen gaineko Zergari dagokionez.
1235/2016/QC espedientea
C) TOKIKO ADMINISTRAZIOA
ARABAKO ADMINISTRAZIO BATZARRAK
Osmako Administrazio Batzarra
Arartekoaren ebazpena, 2016ko azaroaren 9koa. Horren bidez, Añanako Kuadrillari, Arabako Foru Aldundiko Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Sailari eta Osmako Administrazio Batzarrari gomendatu zaie Osma herrian dauden hiri-hondakinak biltzeko edukiontziak beste leku batean jar ditzatela.
1941/2015/QC espedientea
Urrunagako Administrazio Batzarra
Arartekoaren ebazpena, 2016ko azaroaren 29koa. Horren bidez gomendatzen eta gogorarazten zaio ordenantza fiskalak aldatzeko prozedurari jarraitu behar diola, ur-horniduraren tasa igo ahal izateko.
1923/2016/QC
BIZKAIKO UDALAK
Erandioko Udala
Arartekoaren ebazpena, 2016ko irailaren 27koa. Horren bidez gomendatzen zaio hirigintza-zerbitzuen tasaren zein EIOZren kontzeptupean kexagileari igorritako likidazioak ofizioz baliogabetzea; izan ere, zerga horien zerga-oinarriaren zehaztapena ez dator bat zuzenbidearekin.
406/2016/QC espedientea
GIPUZKOAKO UDALAK
Donostiako Udala
Arartekoaren ebazpena, 2015eko azaroaren 25ekoa. Horren bidez gomendatzen zaio berriz azter dezala izapidetzen ari den autobus-geltoki berriaren arkitektura- eta jarduera-proiektua, eta ahaleginak egin ditzala ditxoetarako aurreikusi den diseinuak irisgarritasun unibertsalaren printzipioa berma dezan.
1595/2015/QC espedientea
Hondarribiko Udala
Arartekoaren ebazpena, 2015eko otsailaren 2koa. Horren bidez gomendatzen zaio, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legeko 42. artikuluan xedatutakoaren arabera, ahalik eta lasterren erantzun diezaiola, idatziz, Elkartu Elkarteak (kexagileak) egin duen eskariari.
1500/2014/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2015eko urriaren 22koa. Horren bidez gomendatzen zaio erreklamaziogileari errekargua duen Ondasun Higiezinen gaineko Zerga gisa bidalitako ordainagiriak ofizioz baliogabetzea, zergapetutako etxebizitza alokatuta baitago 2008tik.
1600/2014/QC espedientea